XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-
(Ikasleek behar den bezala esango dute edota gaizki zergatik dagoen adieraziko).
-
(Laguntzailea gaizki erabili da).
Honekin batera arauen azalpen argiagoa ere egin daiteke.
-
Irakaslearen esku egongo da arauen konplexutasuna eta justutasuna erabakitzea.
Askotan, gero zuzendu eta zabalduko den arauren bat emango da behe-mailetan, berorren zailtasunak edo azaltzeko behar den gramatika-hiztegiak horrela eskatzen duenean.
Komeniko da, hala ere, ikasleei zenbait hitz azaltzea, sarritan erabiliko direlako; adibidez: plurala, adjetiboa, sujetoa, aditza eta beronen aldien izenak.
(
Egundoko garrantzia du ikaslearentzat arau fonologikoak ondo azaltzeak.
Hona hemen arazo horri buruz Gruchy-k dioena: Xede-hizkuntzan komunikatzeko gai izatera iristeko, ikasleak esaldia osatzen duten hotsak entzun / ezagutzen trebatu behar du, hala ulertzeko nola zuzen berresateko / berreraikitzeko.
Agian zenbait kontsonante-andanak edo zenbait hitzen bukaerak arreta berezia eskatuko du, eta orobat hitzen arteko hotsen elkarketak eta kontradikzioek ere.
Zenbait hotsen zailtasunaren edo ama-hizkuntzako interferentzien arabera edo ama-hizkuntzan antzeko hotsik ez dagoelako, beharrezko izan daiteke hots batzuren ahoskeran gehiago arretatzea, edo agian baita bereiz lantzea ere.
Garrantzi handia du eredu on eta argiak, ikasleei hizketaren zorrotenetik hots zailak bereizteko bide emango dienak.
(
Ikasleari zail egin ohi zaio hitz-katea ulertzea, bereziki ahozko euskara jatorra denean.
Ariketak egin beharko ditu, beraz, soinuzko testuaren idatzizko ordainak aurkitzeko.
Hasieran, normala denez, irakasleak gidatu eta lagunduta egingo ditu.
Gero era askotako lanak egin daitezke mailaren neurrian: - batutik batura;
.
Arestikoaren alderantzizko lana da.
Ikasleek batzutan ortografiari jarraitzeagatik eta besteetan ezagutza-maila oraindik eskasa delako gaizki ahoskatzen dituzte hitzak, ez dituzte ondo elkartzen, entonazioa ez da behar bezalakoa....
Orain ere laguntzaren beharrean daude.
Honetarako egokia irakurketa ozena.